Aste oso polita izan da hau bukaeran. Hasieragatik momentu txarra pasatu nuen ze batzuentan aldaketa guztien presioa jo egiten du baina dena den, polita izan da. Izugarrizko eguraldia daukagun hemen, BEroa! Tirantez kamiseta, praka motza ta sandaliak. Totala. Eguzki protekzioa erosteko beharra daukat, nire txuri, txuri azalarekin osa erraza ke izango naiz. Astearten elekzioak, eta gero hiru kastinga egin ditut. Eta oso ondo sentitu naiz eta jendeak oso ondo ibili naizela esan didate. Inportanteena da nik sentitzen dudana, baina jendeak hori esaten duenean ba beste konfidantza ematen da. Eta azkena, bolo txiki bat lortu dut. Unibertsitate projektu baterako, filma laburra da, baina lehena da LAan eta protagonista bezala. Gutxienez praktika ibilitzeko, jendea ezagutzeko eta bidea egiten jarraitzeko, Machado esaten zuen bezala. Beraz, pozik nago.
Eta gaur, baserritar merkatura joan naiz. Igandero antolatzen da hemen, Hollywooden, azoka galanta bat, frutakin eta baserriko produktuekin, organikoa eta naturala, jateko postuekin (Mexikarra ia dena), eta giro oso jatorrarekin, Zumarragako azokan bezala. Porruak, brokoli, patatak, sagarrak eta letxuga erosi, burrito bat jan eta egunkaria irakurri eguzkipean. Primeran plana! Ah, eta lehendabizi, TAUren partidua ikusi dut internetez eta Realaren entzun dut (goizeko 8etan!). Zoragarria da Interneta izatea.
Arratsaldean Griffith Parkera joan naiz. Zeruko obserbatorio galanta bat dago han, oso ospetxua. Paseo ederra da, aldapa gora, gora! Baina bista ederra ikusten da handikan, ilunean bereziki. Gauza da, pixkat beldurra eman dit handik behera joan ilunean (lurra bidea da, mendi batean) eta ez naiz gelditu argazkiak hartzeko baina zoragarria zen bista, hiri osoa iluminatuta, ihes egiten horizontean, itsaso bat bezala.
Atera ditudana dira beste argazkiak, igotzen ari nintzenean atera ditudana. Ikusten da kontaminazio. Zumarragako, Arcelor-aren txarra da, baina hau da la pera. Enfin. gutxienez ni ez naiz bizi dowtown, kontaminazio gehiena dagonean.
Eta orain etxean. Nekatuta (ah, ahaztu nuen atzo El Salvadoreko futbol talde batekin jokatu nuen!) Hori ere historia interesantea da. Baina beste baterako utziko dut. Laster arte.
.jpg)